jueves, 17 de abril de 2014

Barriako barnetegia

     

                                         BARRIAKO BARNETEGIA

Urtarrilaren 21ean San Viator ikastetxeko 2.C eta 2.Bko ikasleak Barriako barnetegira joan ziren, beraiekin hiru irakasle. Aste oso bat egion ziren Barrian.Hango begiraleek bakarrik inegeleses hitz egiten zekitenez ikasleak ingelesa praktikatu zuten.

Begiraleek Josh, Jessica, Gavin eta Phoebe deitzen ziren. Egun bakoitzean ekintza bat baino gehiago pentsatu behar zuten ikasleek ez aspertzeko eta inglesa praktikatzeko adibidez, film bat grabatu, Irlandako dantza batzuk praktikatu, fotografia tailerra edo kirol bat asmatzea, paseo bat eman,  zirku batean egiten diren gauzak egin zuten diaboloekin , makila batekin plater bat gainean mantentzea... Barnetegian ekologiari buruzko ekintza batzuk zeunden esate baterako hitzaldi bat eman zuten, birziklatuta dauden materialekin poster bat egin, landare bat landatu... Lehen laguntzari buruzko ekintza batzuk irakatsi zieten San Viatorreko ikasleei adibidez zer egin behar duzun norbaiti janari zati bat eztarrian gelditzen bazaio edo norbaitek konortea galtzen badu nola lagundu dezakezu.

Gauean dantzatzen zuten, pilota bat pasatu eta tokatzen dionari proba batzuk egin behar zuen esaterako, bi pertsonen artean puxika bat zulatu. Beste gau batzuetan taldeak egiten dantzatu zuten eta gero begiraleek nota jarri zuten taldeari.


Denbora librean ikasleek normalean ping-pong-ra jolasten zuten ia-ia denbora guztian. Batzuetan beste ikasle batzuk saskibaloira edo futbolera jolasten zuten. Bestela paseatzen, argazkiak atzeratzen, lagunekin hitz egiten edo kolunpioetan denbora pasatzen zuten. 

No hay comentarios:

Publicar un comentario